domingo, 22 de enero de 2012

Dr. Maha's Miracle Tonic + Help Me Devil - 2012-01-07 - Black Fever (Santana 27 Bolueta, Bilbao)

Denbora asko pasa da webgune honetan azkenengo aldiz idatzi nuenetik. Egia esan ahaztuta nuen. Baino berriz ere kontzertu eta musikarekin zerikusia duten idatziak egiteko prest nago.

Asteko, orain dela aste pare bat ikusi nuen kontzertu bikainaren kronika ipiniko dizuet. Eta espero det oraingoan martxa on batean kronika hauekin segitzea.

Agur
elcrack

Dr. Maha's Miracle Tonic

Lehenengo taldea gaueko 00:45 inguruan asi zen jotzen, Dr. Maha's Miracle Tonic. Banjoa, gitarra, bibolina, kontrabaxua eta bateria erabiltzen dute bilbotarrek. Formatu ez ohiko horrekin bat datorren janzkerak ere erabiltzen dituzte, 20. hamarkadako mormoiak ziruditen!

Beraien musika bluegrass, swing, blues eta country estiloez beteta dago eta eszenatokian aurkezten duten ikuskizuna benetan gomendagarria da. Taldearen izenak esaten duen bezela, Maha doktorea bere sendagai miresgarria eskeintzera etorri zitzaigun eta kontzertu bukaeran ikusle guztiek dudarik gabe sendagai hori erosiko genuke, salmentan egongo balitz behintzat.

Oso kontzertu dibertigarria eta aukera izanga, galtzerik ez duzue. Ni Maha doktorearen sesio bakarrean fan amorratua bihurtu naiz!

Help Me Devil
Ondoren Help Me Devil taldea jotzen zuen. Talde madrildarra izanik, Juan Carlos Parlange (Los Clavos, Bonzos) bilbotarraren talde berria da. Hirukotea, Julia aulkirik gabeko baterijolea, Mario baxujolea eta Juan Carlos guitarra eta ahotsak osatzen dute. Beraien lehenengo diska aurkeztera etorri ziren "Help Me Devil" (Folc Records) izenekoa, New Yorken grabaua Matt Verta-Ray (Speedball Baby, Heavy Trash) ekoizlearen laguntzarekin. Rock 'n roll, rockabilly, garajea... beraien esanetan, beltzen musika amerika txuria kutsatzen asi zen 50. hamarkada hortan ohinarritua. Elvis Presley, Gene Vincent... baino The Cramps, Ramones, edo MC5 taldeen punk estiloei ere begira.

Kontzertu ona eskeini ziguten, naiz eta aurrekoekin konparatuta serioegia iruditu zitzaigun. Asiera batean Juan Carlos urdiri xamar ibili zen, baino denbora pasa ala gauza berotzen joan zen. Bigarren kanta Josetxo Anituari bihotz-bihotzez eskeini zioten, orain dela urte batzuk galdutako aski ezaguna den laguna. Aretoa jada nahiko beteta zegoen eta kontzertu on bat egiteko, gitarjole trebea izatea ez dela ezinbestekoa ere erakutsi zigun. Formatu basiko batekin aretoa berotzeko kanta onak behar bait dira eta Help Me Devil taldekoek soberan dituzte.

elcrack