domingo, 4 de mayo de 2008

2008-04-24: Nick Cave & The Bad Seeds

Australiar aundiak ikusteko aukera izan genuen ostegun hortan. Asiera batean Kursaalean programaturiko emanaldia anoetako polikiroldegira aldatu zen taldearen eskakizunaren ostean. Soinuari dagokionez honek ez zion mesederik egingo, baina esan dezakegu entzuleok ondo moldatu ginela han ere.

Kontzertua arraru xamar suertatu zen. Niere ikuspuntutik oso ondo asi ziren, azken diskako kantak defendatzen eta argi joku politak erabiliz, hau zuzenezko kontzertutan garrantzitsua da. Honela, kontzertu erdiraino baino gehio ondo moldatu ziren.

Baina gero, gauzak okertzen asi ziren. Kanta batean Cave jaunak ez zuen tonua aurkitzen eta taldeak kanta gelditu behar izan zuen. Pare bat aldiz asteko itsurak egin ondoren, tonua artuta zuelakoan jo zuten kanta osoa, baina egia esan, ez zuen batere ondo sonatu.

Beno, hau zuzenezko istripu bat bezela geratu ordez, hurrengo kantu batzutan ere izan zuen eragina. Bazen estribillo bat arrarua iruditzen zitzaizkidana, eta Cave-en kantak ondo ezagutzen dituztenen ahotan ez zen nere irudimena bakarrik. Baten baxujoleak ez zuela traste aproposa topatzen, bestean bibolinjole eroak egiten zuen zarata... eta gehienetan Cave lotsagarri jaunak egiten zituen jokuak ikusentzuleekin, zuzendari bezela jendeak esalditxo bat errepikatzeko eta holakoak (solo le faltó el "Tigres - Leones").

Azkenik, bi bisetan ez zuten gauza askorik konpondu. Kontzertua ez zen gaizki egon, baina nere ustez, musika munduan hain garratzitsua den talde batek ezin du ainbeste akats egin. Entsegu falta izugarria iruitzen zait. Eta seguro nago Harvey gitarjolea, taldeko klasedun bakarra eta pixu gehien daramana, lotsarazi egin zutela.


Carne de cañón para el abuelo cebolleta:"Con lo que han sido..."

No hay comentarios: